top of page
AZTARNA%2520OK_edited_edited.jpg
AZTARNA%20OK_edited.jpg

Iritsi da unea. Nire ekintzek eta ez-egiteek aztarna uzten dutela onartzeko. Norberekeria traba dela eta bidea elkarrekin eginez hobeak garela aitortzeko. Ulertzeko animalia politiko eta sozial bat naizela eta izatasun horrek prestakuntza eta erantzukizuna eskatzen didatela ematen dudan urrats bakoitzean. Paradigma berri bat sustatzeari engaiatzeko, alternatiba ez delako lehengo eran jarraitzea. Aitzakien babes erosoa albora uzteko eta zaurian piko egiteko. Neure egunerokotik hasteko, urrats txikiek lorpen handiak dakartzatelako. Abiapuntu gisa bizi naizen tokia hartzeko, tokiko aldaketek maila globaleko eraldaketak dakartzatelako.


Iritsi da unea neure aztarna uzteko. Aztarna irmoa, zintzoa, bidezkoa eta koherentea, Garapen Iraunkorrerako Helburuen bost arlo handien zimenduetan eraikia: Pertsonak, Oparotasuna, Planeta, Bakea eta Aliantzak.


Iritsi da AZTARNAren unea. Itun pertsonal bat, helburu kolektibo batekin: munduko udalerririk onena izatea hemendik 2030. urtera.


Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditut Gasteizko hiritar naizen aldetik:

​

PERTSONAK: Inor atzean utzi gabe bizitzea, kontziente izanik nire errealitateak sortzen duen prekarietate eta diskriminazioaz, eta nire esku dagoen guztia eginez pertsona denen ongizatearen alde. Sistema bat bidezkoa, duina eta indartsuagoa da pertsona guztiok aukera-, tratu- eta baldintza- berdintasuna dugunean. Giza Garapen Iraunkorrak zedarritzen digu desberdintasunak murrizteko eta gure potentzial osoa lortzeko bidea.

​

OPOROTASUNA: Hiri kritikoagoa, prestatuagoa, askotarikoa eta inklusiboagoa eraikitzeko, guztion ongizatea interes partikularren gainetik egongo den eredu ekonomiko bat bultzatuz nire ekintzekin. Gizarte oparo bat ez da bakarrik BPGaren arabera neurtzen, pertsona guztiek osasunerako, hezkuntzarako, lan duin baterako eta, halaber, askotarikoa, kritikoa eta anitza izango den kulturarako duten bermeagatik baizik, aberastasunaren araberako banaketa eta zaintzen duen eta zaintzen den gizarte bat sustatuz. Iraunkorra izango den hazkunde bat behar dugu, dirua helburu horien zerbitzuan jarriko duena.

​

PLANETA: Nire egunez egunekoaren inpaktu negatiboa murrizteko, dagoeneko eskura dauden tresnak neure eginez eta belaunaldi arteko lankidetza landuz. Planeta osasuntsu baten beharra dugu gizateria zaintzeko. Ingurumenaren kutsadura atmosferikoak dagoeneko 800.000 heriotza eragiten ditu urtero Europan, eta Lurraren tenperatura igoerak larrialdi klimatiko batera eraman gaitu.

​

BAKEA: Hirian modu bizian inplikatzeko –ulertuz politika egiten dudala neure eguneroko ekintzarekin–, eta desadostasunei lankidetzatik, enpatiatik eta onestasunetik heltzeko. Hiritartasun kritiko, arduratsu eta demokratikoaren eraikuntza ezin da geratu asmoen adierazpen hutsean edo hautetsontzi batean. Eguneroko jardunarekin eman behar diogu horri zentzua, elkarren artean lagunduz, “ezberdina” denarekin interakzioak sortuz, aberastasuna dakarren osagarri den aldetik, eta geure buruarekin eta gure kargu politikoekin zorrotzak izanez.

​

ALIANTZAK: Aliantzak bultzatu pertsona, erakunde, antolakunde, eskualde eta, are, herrialdeen artean, lankidetzaren alde eginez elkarlehia ordez. Uste sendo hori geure egunerokoan txertatzeko beharrezko bitartekoak mugiarazi behar ditugu, jakinik Guztien Ongia sarean ehuntzen dela. Geure esku dago gure etorkizuna era kontzientean eraikitzea. Elkartasuna da bidea.

​

Hori lortzeko aztarna honetan aztarna honetan klik eginez inspiratuko naiz.

personas.jpg
prosperidad.jpg
planeta.jpg
paz.jpg
Captura%20de%20pantalla%202020-06-04%20a
bottom of page