Planeta / Planeta

Proteger los recursos naturales de nuestro planeta y el clima para las futuras generaciones.

Gure planetako baliabide naturalak eta klima babestea etorkizuneko belaunaldientzat.

1.

Tengo contratado mi consumo de electricidad con una cooperativa que suministra energía sólo 100% renovable.

Nire argindar-kontsumoa %100 berriztagarria baino ez den energia hornitzen duen kooperatiba batekin daukat kontratatuta.

2.

He aislado adecuadamente mi casa, pintando mis techos y paredes con colores claros y cada vez tengo más iluminación LED.

Etxea behar bezala isolatu dut, sabaiak eta hormak kolore argiz margotu ditut, eta gero eta LED argiteria gehiago dut.

3.

He instalado un tejado verde y/o un jardín en la azotea para mantener mi casa más fresca de forma natural.

Teilatu berde bat eta/edo lorategi bat jarri ditut teilatuan, nire etxea modu naturalean freskoago egoteko.

4.

Me doy duchas cortas y cierro el grifo al fregar, afeitarme, lavarme los dientes... Además, siempre que puedo, consumo agua del grifo.

Dutxa laburrak hartzen ditut eta txorrota itxi egiten dut harrikoa egitean, bizarra egitean, hortzak garbitzean... Gainera, ahal dudan guztietan, iturriko ura kontsumitzen dut.

5.

Consumo menos proteínas de origen animal y más de origen vegetal, cultivando de forma ecológica en una maceta, una terraza, una huerta...

Animalia-jatorriko proteina gutxiago eta landare-jatorriko gehiago kontsumitzen dut, loreontzi, terraza edo baratze batean ekologikoki landatuz.

6.

Compro a granel, congelo los alimentos que no voy a consumir y evito los envueltos innecesariamente en plástico.

Ontziratu gabekoak erosten ditut, kontsumituko ez ditudan elikagaiak izozten ditut eta plastikoan beharrik gabe bildutakoak saihesten dut.

7.

Al adquirir y utilizar cualquier aparato tengo en cuenta su eficiencia energética para consumir menos energía, agua y materiales.

Edozein aparatu erosi eta erabiltzean, energia, ura eta material gutxiago kontsumitzeko duen eraginkortasun energetikoa hartzen dut kontuan.

8.

Compro con cabeza: Con una lista previa, evitando el consumo impulsivo, adquiriendo únicamente lo necesario y no dejándome seducir por la presentación.

Burua erabiliz erosten dut: aldez aurreko zerrenda batekin, kontsumo oldarkorra saihestuz, beharrezkoa dena bakarrik eskuratuz eta produktuen aurkezpenek liluratu gabe.

9.

Busco la Etiqueta Ecológica de la UE, que identifica los productos y servicios ambientalmente respetuosos y que no son tóxicos, al comprar bombillas, pinturas, papel, detergentes..., reservar una habitación...

EBren Etiketa Ekologikoa bilatzen dut, hots, ingurumena errespetatzen duten eta toxikoak ez diren produktuak eta zerbitzuak identifikatzen dituena, bonbillak, pinturak, papera, detergenteak erostean, gela bat erreserbatzean eta gisakoetan.

10.

Reduzco mis residuos, consumiendo productos duraderos y reutilizables, reparando antes de tirar, donando lo que no uso y trabajando en soporte informático.

Nire hondakinak murrizten ditut, produktu iraunkorrak eta berrerabilgarriak kontsumituz, bota aurretik konponduz, erabiltzen ez dudana emanez eta euskarri informatikoan lan eginez.

11.

Separo adecuadamente los residuos en el hogar, recogiéndolos selectivamente y, en el caso de los orgánicos, elaborando compost con ellos.

Behar bezala bereizten ditut hondakinak etxean, gaika bilduz eta, organikoen kasuan, haiekin konposta eginez.

12.

Conduzco de forma eficiente: Inicio con la primera, para cambiar rápidamente a segunda. Circulo en la marcha más larga posible y a bajas revoluciones, respetando los límites de velocidad y manteniendo la presión adecuada en los neumáticos.

Modu efizientean gidatzen dut: lehen martxarekin hasten naiz, berehala bigarrenera aldatzeko. Ahalik eta martxa luzeenean eta biraketa baxuenetan zirkulatzen dut, abiadura-mugak errespetatuz eta
pneumatikoetan presio egokia mantenduz.

13.

Tengo un vehículo de combustible alternativo, de bajo consumo y de emisiones reducidas, fabricado con materiales reutilizables y adecuado a mis necesidades reales de movilidad.

Erregai alternatiboa duen ibilgailu bat daukat, kontsumo baxukoa eta isurpen gutxikoa, material berrerabilgarriekin egina eta nire benetako mugikortasun-premietara egokitua dena.

14.

Planifico mis viajes, buscando el turismo sostenible, de cercanía, utilizando el tren para viajes de media distancia y compensando mis emisiones plantando árboles y/o colaborando en el mantenimiento de los bosques.

Nire bidaiak planifikatzen ditut, hurbileko turismo jasangarria bilatuz, trena distantzia ertaineko bidaietarako erabiliz eta nire isurpenak zuhaitzak landatuta eta/edo basoak mantentzen lagunduta
konpentsatuz.

15.

Realizo actividades colectivas sostenibles, minimizando sus consumos de energía, agua y recursos naturales y reduciendo sus emisiones, vertidos y residuos.

Jarduera kolektibo iraunkorrak egiten ditut, energia, ur eta baliabide naturalen kontsumoa minimizatuz eta isurpenak, isuriak eta hondakinak murriztuz.

Si quieres ponerte en contacto llámanos o mándanos un mensaje al

+34 688 72 32 00

  • Instagram

©2020 Aztarna 2030 Vitoria-Gasteiz. Una iniciativa de CLIP - PlanBIKO

Diseño logotipo Jordi Larroch