Prosperidad / Oparotasun

Asegurar vidas más prósperas y satisfactorias en armonía con la naturaleza.

Naturarekin harmonian diren bizitza oparoago eta gogobetegarriagoak ziurtatzea

1.

En mi casa utilizamos luces de bajo consumo (LED) y los programas

ecológicos de los electrodomésticos.

Nire etxean kontsumo baxuko argiak (Led) eta etxetresna elektrikoen programa ekologikoak erabiltzen ditugu.

2.

Tapo las cazuelas para reducir la cantidad de energía necesaria para hervir el agua.

Lapikoak estali egiten ditut ura irakiteko behar den energia kopurua murrizteko.

3.

Apagamos las luces de las habitaciones de casa que no están en uso y vamos a instalar detectores de presencia, que se rentabilizan muy pronto.

Erabiltzen ez diren etxeko geletako argiak itzali egiten ditugu, eta presentzia-detektagailuak instalatuko ditugu, errentagarri oso azkar bilakatzen direnak.

4.

He propuesto en mi empresa que las máquinas de vending ofrezcan productos sanos, ecológicos, de cercanía y de comercio justo.

Nire enpresan proposatu dut vending-makinek produktu osasuntsuak, ekologikoak, hurbilekoak eta bidezko merkataritzakoak eskaintzea.

5.

Procuro no comprar nada que sea “low-cost”, ya que siempre hay quien vende más barato a costa de reducir sueldos, servicios y/o calidad.

"Low-cost" delakorik ez erosten saiatzen naiz, beti baitago merkeago saltzen duenik, soldatak, zerbitzuak eta/edo kalitatea murriztearen kontura.

6.

Pienso y comparto que el PIB (Producto Interior Bruto), es solo un indicador monetario y por mucho que suba, no se garantiza la prosperidad de una localidad, región o país.

Nire ustez, BPGa (Barne Produktu Gordina) adierazle monetarioa baino ez da, eta gora egin arren ez da bermaturik herri, eskualde edo herrialde baten oparotasuna.

7.

Avisamos al Ayuntamiento cuando vemos un defecto en alguna infraestructura y pedimos que se repare o se reemplace por una sostenible.

Udalari abisatzen diogu azpiegituraren batean akatsen bat dagoela ikusten dugunean, eta konpontzeko edo iraunkorra den beste batez ordezteko eskatzen diogu.

8.

Propongo acciones de mejora ambiental y/o social en mi empresa.

Ingurumena eta/edo gizartea hobetzeko ekintzak proposatzen ditut neure enpresan.

9.

Pienso y actúo en la siguiente clave: “La innovación no es solo inventar cosas, es hacerlas de manera más eficiente y sostenible”. Así se creó la fregona.

Esaldi-gako honen arabera pentsatzen dut eta aritzen naiz: "Berrikuntza ez da gauzak asmatzea bakarrik, eraginkorrago eta jasangarriago egitea da". Horrelaxe sortu zen lanbasa.

10.

Tengo amigos/as de diferentes culturas.

Hainbat kulturatako lagunak ditut.

11.

Cuando veo que algo dificulta la movilidad o adaptación de las personas mayores o con alguna discapacidad, llamo al Ayuntamiento para que lo solucionen.

11.Ikusten dudanean zerbaitek eragozten duela adineko pertsonen edo desgaitasunen bat dutenen mugikortasuna edo egokitzapena, Udalari deitzen diot konpon dezaten.

12.

No doy limosna a personas en la calle, sí converso conellas y me intereso por su situación.

Kalean ez diot inori limosna ematen, haiekin hitz egiten dut eta euren egoeraz interesatzen naiz.

13.

Utilizo medios de movilidad sostenibles como la bicicleta y he llegado a proponer que se coloquen carriles bici en alguna zona determinada.

Bizikletaren gisako mugikortasun-baliabide iraunkorrak erabiltzen ditut, eta gune jakin batean bidegorriak jar daitezela proposatzera ere heldu naiz.

14.

Me he hecho fotografías en calles peatonalizadas y las he compartido en redes sociales con orgullo de ciudad.

Argazkiak egin ditut oinezkoentzako kaleetan, eta sare sozialetan partekatu ditut, hiriaz harro.

15.

Investigo, fomento y sensibilizo a mi gente cercana para lograr una mayor transparencia de la información, además de demandarla a las instituciones.

Informazioan gardentasun handiagoa lortze aldera nire gertuko jendea aztertzen, kitzikatzen eta sentsibilizatzen dut, erakundeei ere eskatzeaz gain.

Si quieres ponerte en contacto llámanos o mándanos un mensaje al

+34 688 72 32 00

  • Instagram

©2020 Aztarna 2030 Vitoria-Gasteiz. Una iniciativa de CLIP - PlanBIKO

Diseño logotipo Jordi Larroch